Mungia, 2018-01-26
Bihar, zapatuz, Euskal Herriko Bertso Eguna Mungian ospatuko dabe. Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak Mungiako TAKET bertso-eskoleagaz eta Mungiako udalagaz alkarlanean jardun dau eta urtarrilaren 27rako dana prest daukiela esan deuskue. Zapatu goizean bertso-paperei buruz edota abestien berbak sortzeko dagoan prozesuaz berbaldiak antolatu dabez. Arratsaldez Oihana Bartra, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Sebastian Lizaso bertsolariakaz batera beste arte disziplinatako kide batzuk (Mikel Martinez, Patxo Telleria...) urtengo dabe taula gainera. Jon Agirresarobek, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko kideak biharko egiatarauari buruzko azalepen guztiak emon deuskuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa