Murgia (Araba), 2013-05-29
Domekan Murgian Euskal Eskola Publikoaren 22garren jaia egingo dabe. Aurtengo jaia nekazal eremuan izango dala aprobetxauta Haziak Indartu leloa aukeratu dabe. Lourdes Imazek EHIGEko bozeroaleak Murgia aukeratu izanaren arrazoiak azaldu deuskuz. Aldarrikapenerako eguna be izango da, Euskal Eskola Publikoan LOMCE legerik ez dala behar esan deusku Lourdes Imazek. Domekan Murgian, Euskal Eskola Publikoaren jaian musikerari, antzerkiari eta pailazoen munduari be hainbat keinu egongo dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa