Euskadi, 2022-09-23
Gaur egun gitxi dira Ukrainatik Euskadira datozanak. Errusiak gerrea hasi ebanean asko etorri ziran, baina horreetatik asko baita, bueltau dira dagoeneko. Etxera batzuk, baina gehienak Poloniara. Ellakuria Fundazinoak eta beste alkarte batzuk arduratzen dira harrera familia honeen kudeaketaz. Ainhoa Abendañok, Ellakuria Fundazinoko kideak, esan deuskunez etorri diran gehienak emakumeak dira. Emakumeak, umeakaz eta baita gazteak be.
Etorri dan gazteetako bat, hamazortzi urteko Alex gaztea da, Barakaldon Gorka Zubiaurren etxean izan da arinegun arte. Abuztuan heldu zan hiru hilabeterako, baina Polonian lan aukera bat suertau ei jako. Gorkaren eretxian Euskadira heldu diran ukrainar gehienek hizkuntzagaz izan dabe arazoa. Zubiaurreren etxeko gazteak be hartuemonetarako zailtasunak izan dauz, hizkuntzagaitik, gaztelaniaz ez ekialako.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa