Bilbo, 2016-12-12
Euskadiko familiarteko enpresen alkartea da AEFAME.
Euskadin dagozan enpresen ehuneko 80 inguru mota horretakoak dira Gaizka Zulaika AEFAMEko zuzendariaren esanetan.
Datu zehatzak ezagutzeko ikerketea egin dabe Euskal Herriko Unibertsidadeagaz eta Deustuko Unibertsidadeagaz eta emaitzak urtarrilean edo zezeilean ezagutuko dabez.
Halan be, Espainian egindako azterlanen arabera Euskadin mota honetako enpresak ehuneko 80 inguru osotuko leukie.
Alkartea arazo bateri aurre egiteko sortu zala gogoratu deusku Zulaikak. Belaunaldi aldaketeagaz jarraipenean emoten dan arazoari aurre egiteko hain zuzen.
Zerbitzuen arloan dagoz mota honetako enpresarik gehienak eta txikiak dira, baina ertainak eta handiagoak be sortzeko lanean dabilz
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa