Euskadi, 2022-08-09
Iraila amaieran zabalduko dabe Sierra Salvada Bubbles ostatua Salmantonen (Araba). Burbuila formako azpiegitura bi dira, "iglu" baten itxurakoak eta gardenak. Iñigo Arza arabarra dago proiektu honen atzean eta berak kontau deuskunez estrukturak eginda dagoz, baina altzariak edota lorategiko elementuak falta dira. Iraila amaierarako zabaldu gura dabez. Dagoeneko erreserbak egiteko aukerea dago.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa