Ondarroa, 2018-08-09
Ondarroan guztiz barriztauko dabe kofradia, negu aldera hasita. Euki be preminea badaukala esan deusku kofradiako presidenteak, Eusebio Aranzamendik, orain arte ezer ez dalako egin. Eusko Jaurlaritzagaz hitzarmena sinatu dabe barriztatze lanak egiteko. Kofradia zelan geratuko dan azaldu deusku Aranzamendik. Ondarroan portuagaz jente askok dauka zerikusia, zuzenean edo zeharka, herritarren ehuneko 30 baino gehiagok. Udako arrantzaldiari dagokionez, inozko ondoen doala esan deusku Ondarroako kofradiako presidenteak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa