Bilbo, 2018-07-09
Bizkaiko Etxeko langileen alkartetik Isabel Otxoak Goizeko Izarretan azaldu deuskunez, arlo batzutan edozein langilek daukazan eskubideak daukiez baina beste batzutan ez.
Etxeko langileei aitortu ez jakezan eskubideak aitatzerakoan bat baino gehiago azpimarratzen dauz Otxoak. Asteko lan ordu kopurua 60 ordukoa da, ez daukie langabezia prestazinorik eta ez dabe benetako soldatearen ganean kotizatzen.
Orain dala gitxi be epaitegietan auzia irabazi dau etxeko langile batek. Lan istripu baten ondorioz bajan egoala eta kaleratutako behargin baten kasua da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa