EAE, 2015-02-10
Etxe barruko beharginen %56k ez dauka 10 ordutik gorako atsedenik hartzeko aukerarik. Halan da be egoerea hobetu da, 2012an ia atseden barik egozanen andren kopurua %74koa zalako. EAEko Etxeko Beharginen Alkarteko ordezkariek 2014ko balantzea aurkeztu dabe. Soldatea gero ta gehiagori banku bitartez ordaintzen deutsie, barruko beharginen %40ri hain zuzen be, gainontzekoek eskura kobretan dabe. Isabel Otxoa, Etxeko Beharginen Alkarteko kideak esan deusku Lanbidetik ondino badagoala zer hobetu eta horregaitik familia askok etxeko beharginak kontratetako agentzietara joten dabela. Etxean edadenuak jagoten egun osoa emoten dabenen %83 atzerritarrak dira eta honeen ek ez dauka papelik. Zaintzan egun osoan ari diranen 10etik 8 adindunagaz baino ez dira bizi etxebizitzan, eurak biak bakarrik. Beharginari bajea emoten jakonean sarritan borondatezko bajearen eta kaleratzearen arteko eztabaidan erakundeek arrazoia enplegu emoleari emoten deutse.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa