Bilbo, 2022-08-18
Traineru denporaldia azken txanpan sartuta dago. KAE ligako lehen mailan estropada bi baino ez dira geratzen eta erabagi barik dagoz Eusko Label ligara igoteko play offerako postu biak eta maileari eusteko postuak. Arkotek hiru puntuko aldea irauli behar dau Zarautz eta Castroko estropadetan sailkapeneko bigarren postua eskuratu eta mailaz igoteko play offa jokatzeko. Sailkapenaren beste aldean, Busturialdeak Orio B itxi behar dau atzetik azken postutik urteteko. Eusko Label ligan, Lekitxarra sailkapeneko azken aurreko postuan dago asteburu negargarri baten ostean. Iker Goikoetxea, Busturialdeako arraunlari mundakarragaz eta Iñaki Goikoetxea "Sagua", Lekitxarrako patroiagaz egin dogu berba. (Aitor Arrizabalagaren argazkia)
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa