Gamiz-Fika, 2021-03-03
Estepan Aldamiz-Etxebarria ETB-ko aurpegi ezaguna izan da urteetan. Orain, 2018tik eta hona, geldirik dago kazetaritza arloari jagokonez. Gurasoak zaintzea eta baserri lanak ditu eguneroko zereginak. Dana dala, bidaiatzea dau ilusinoetariko bat. Joaneko txartela hartu nahi leuke horretarako. Itzultzeko prisa barik urten, eta, besteak beste, Peru aldera abiau. Han, osaba Joseba Aldamiz-Etxebarriari buruzko dokumentala egin nahi leuke. 'Aita Aldamiz' misiolaria eta abiadorea izan zan. Gogotsu dago Estepan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa