Sestao, 2022-05-11
Estaduko txarangen txapelketan Sestaoko “el despiste” fanfarriak Euskadi ordezkatu dau. Asteburuan izan da txapelketea Poza da la Sal herrian. Giroa ezin hobea izan dala esan deusku “el despiste” fanfarriatik Oscar Rodriguezek. Herri horretan 250 pertsona bizi dira, eta asteburuan 8mila baino gehiago egon dira txapelketea dala eta. “El despiste” fanfarria 1967an sortu zan, historia luzea dauko.
Batez be bizkaitarrek osotzen dabe Sestaoko fanfarria hau, eta urtero lez aurten be Sestaoko San Pedro jaietan izango dira parte hartzen. Poza de la Sal herrian egindako txaranga txapelketan ikusleen saria Murtziako “La Tropachequera” txarangarentzat izan zan. Epai mahaiarena barriz, Valentziara joan zan, Abanda de la Banda xarangarentzt izan da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa