, 2012-08-22
Roberto Moreno Helduen Justizia Zerbitzuko arduraduna da eta Bizkaia Irratian gonbidatu izan dogu. Kartzelen funtzionamenduari, espetxe sistemaren ezaugarri eta gabeziei buruz eta abar egin deusku berba. Aditua danez gero, argibide asko emon ditu espetxe ereduari buruz eta hainbat gairen ganean eretxia be itxi deusku. esate baterako, kritiko azaldu da Espainiako Gobernuagaz eta justizia sistemeagaz, espetxe arloan huts asko daukiezalakoan, adibidez, kartzeletan dagoan preso kopuru handiegia. Pil-pilean dagozan gaiak be ez ditu ahaztu, hau da, Parot doktrinea eta Josu Uribeetxebarriaren kasua.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa