Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Eskerrik asko, Ainhoa eta Maialen

Bilbo, 2017-06-01

Prosetecnisa Zuazok ezin izan dau Europarako sailkatu. Azken jardunaldian bardindu egin dau Aula Valladoliden aurka (24-24), eta bosgarren geratu da. Egun hunkigarria izan zan, gainera, jokalari askorentzat. Esate baterako, Ainhoa Azaola eta Maialen Agirregomezkortarentzat. Azken partidua, Zuazogaz. Azaolak saskibaloia lagatea erabagi dau, belauneko arazoakaitik. Agirregomezkortak nasaitasuna nahi dau, eta gorengo mailan baino gehiago disfrutau be bai jokatzen. Zuazok eskerrak emon deutsez biei. Izan be amaitu da euren ibilbidea klubean. Eskerrik asko bioi, Bizkaia Lehian saioan sarri-sarri izateagaitik be, eta ondo-ondo jarraitu. Getxo Arteak Ohorezko maileari eusteko playoffa jokatu behar dau. Zapatuan, lehen partidua Burgosen. San Amaro izango dabe aurkari getxoztarrek. Iker Lavin jokalariak esan deuskunez, kanporaketea Burgosen erabagitea da asmoa. Beisbolean, San Inaziok Astros Valentziaren aurka jokatuko dau astegoienean. Markel Mendizabal jokalariak onartu dau partidu gatxa izango dala, baina itxaropentsu dagoz ezustekoren bat emoteko.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia