Bilbo, 2017-06-29
Auzokideen arabera BFAk zati hori luperatzeko plana dauka, baina Errekaldeko auzokideek salatzen dabe egoera ekonomikoa dala eta plan hori alboratuta dagoala. Planaren arabera autopistea Errekaldeko kiroldegiaren parean lurperatu eta BEYENA fabrikea egoan tokira arte ibilgailuak lurpetik joango litzatekez. "Autopista Errekaldetik Kanpora" plataformako Arrate Lopezek eta Joxerra Riañok datu gehiago emon deuskuez. Errekaldeko auzokideek Bilboko udalari eskakizun honegaz bat egiteko eskatuko deutse eta BFAgaz gai honetan zuzeneko bitartekaritzea euki dagiala be. Errekalde auzoan 30 mila pertsona inguru bizi dira eta autopistak gaur egun makina bat buruhauste sortzen deutsela esan deuskue.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa