Bilbo, 2021-01-13
Bagilean eta garagarrilean Gazteleku alkarteak kanpamentuak egin ebazan auzoan gaztetxoakaz. Sei urtetik hamabi urtera bitarteko 200dik gora gaztetxok hartu eben parte eta gaztetxo horreen ipuinak “Maskaradun Ipuinak” argitalpenean batu dabez. Gaur egun bizi dogun pandemia dala eta, maskara edo musukoaren erabilerea kontuan hartuta, argitalpenarentzat aukeratu daben izena oso apropos dala esan deusku Vilasek.
Eta maskararen erabilerea dala -eta, umeek egoera berezi hau zelan bizi daben be itaundu deutsogu Zuriñe Vilasi. Nagusiek baino hobeto antza.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa