Bilbo, 2022-03-11
Onintza Enbeita, Javier Arrieta eta Ainhoa Etxaide izan doguz barikuetako gaurko tertulian. Europar Batasunak ukrainar errefuxiaduei emondako baimen bereziaz eta euskal erakundeek diseinautako harrera protokoloaz berba egin deusku.
Argindarraren, oinarrizko elikagaien eta petroleoaren prezio igoerek eragingo deuskuenaz be hausnartu dabe gure tertulia kideek. Egoera horri zelan erantzun ahal jakon galdetu deutsegu. Amaitzeko Ertzaintzan dagoan genero arrakala gainditzeko Erkoreka sailburuak asten iragarritako neurri barria be eduki dogu berbagai.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa