Ispaster, 2022-07-22
Unai Lekerikak, azkenean, ezin izango dau jokatu Gernikan. Aritz Erkiaga eta biak gogotsu egozan, igaz lez, txapela janzteko. Erkiagak Ibarluzeagaz jokatuko dau. Izan be, Lekerikak min hartu eban atzo Biarritzen. Olharan eta Lopezen aurka hasiko dabe txapelketea domeka eguedian. Erkiagak esan deusku lastimea dala Lekegaz jokatu ezina, baina ilusino egin deutsala, gero, Jon Ibarluzea lagun izatea. Markinako atzelariarentzat beste aukera on bat, handienekin neurtzeko bere burua.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa