Sarriko (Bilbo), 2018-11-02
ADEMBI esklerosi anizkotxa dabenen Bizkaiko alkartea da, 30 profesional inguruk (logopedak, fisioterapeutak, psikologoak, neurologoak...), 200 bat erabiltzailek eta honeen familiek osatzen dabe. ADEMBIko koordinatzailea dan Erika Otxoak laster martxan jarriko daben ikerketa batez berba egin deusku. Exoeskeletoa deritxonagaz probak egingo dabez, eta horretarako ADEMBI alkartean dagozan berrehun lagunen artean 50-75 pertsona aukeratu dabez. Exoeskeletoak 130.00 euro balio dauz eta pertsona ezezagun batek ordaindu dau era solidarioan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa