Bizkaia, 2014-03-19
Erandion “Forestal Park” abentura parke barria zabaldu dabe. Akarlandan kokatuta dago. Baso Jolas enpreseak BFAko lurretan sortu dau zuhaitzen arteko tirolinea eta makina bat zubi daukazan parkea. Akarlandako zonaldea parkerako nahiko egokia izan dala esan deusku Ibon Ezkerrak, abentura parkeko ordezkariak. Parkean ibiltearen truke 26 euro ordaindu beharko dira, tirolinea ez eze beste makina bat atrakzino daukaz dagoneko zabalik dagoan “Forestal Park”-ek. Arbolaz arbola ibilteko aukerea emoten dau parke barriak eta azpiegituraren sorkuntzan ingurumena nahikotxo jagon dabela esan deusku Ibonek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa