Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kulturea

Entre Sevilla y Triana Arriaga Antzokian

Bilbo, 2012-06-26

Arriaga Antzokiaren eta Sevillako Maestranza antzokiaren arteko ekoizpena da "Entre Sevilla y Triana".
Pablo Sorozabalek idatzi zuen eta partitura galduta egoan. 1954tik ez dabe taularatu. Melodramaren harian dagoen komedia da, baina protagonistek umore ukituak mantentzen ditue. Arrisku handiko lana izan zan bere sasoian, ausarta, ama senarbako baten istorioa da gaia eta. Partiturea galduta egoan eta Sorozabalen senideek be ahaztua eukien. 58 urtean egiten daben lehenengo taularatzea izango da. Manuel Coves lanaren zuzendari musikalak azaldu dauenez, lau urtez ibili dira Andaluziako zarzuelea bilatzen, eta Sorozabalen hau aurkitu eben. Partitura musikal bikaina da, adierazi dauenez. Bizkaia Irratiko Talaiatik saioan Andeka Gorrotxategi tenorea da eta oso pozik agertu da lan honegaz.


 

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia