EAE, 2014-05-21
Energiaren Euskal Erakundeak enpresa ertain eta txikiei emondako aholkuei esker PYMEek energia fakturea %48 murriztu dabe.
Enpresa ertain eta txiki batzutan elektrizidade eta gas hornikuntzei buruzko gomendioak martxan jarri dabez eta 2013an guztira 20 mila euro aurreztea lortu dabe. Guztira 40 bat enpresa txiki eta ertain izan dira, honeen artean gehienak industria alorrekoak.
Zuriñe Lagok EVEko industria teknikariak esan deusku energia aurrezteko neurrien inguruan ondino ezjakintasuna handia dala.
Enpresa ertain edo txiki batzuetan 800 kilowateko potentzia kontratauta daukie eta 500 kilowatekoa baino ez dabe behar izaten.
Zuriñe Lagok adibide gehiago ipini deuskuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa