Gueñes, 2019-03-19
Gueñesen 25garren urteurrena bete dau San Jose eguneko azokeak. Aurten ekoizpen ekologikoari eskainita erakustokia ipini dabe Euskadi plazan. Guztira, 11 ekoizle parte hartzen dabilz eta besteak beste, mermeladak, barazkiak, pasta, ardaoa, kosmetika produktuak eta gaztaia saltzen. Sukaldaritza tailerra be izango da. Barritasunak barritasun baina, ohiko azokan Enkarterriko Billano eta Billanuko txakurren monografikoa izango da. 80 txakur inguru. Txakur honeen jatorriaz eta gaur egun daukien egoeraz Gueñeseko alkateagaz, Imanol Zuloagagaz berba egin dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa