Bilbo, 2021-02-01
Bakea eta Duintasuna GKEko koordinatzailea dan Eneko Calle alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan Israelek eta Erresuma Batuak txertoak oso prezio altuan erosi dabezala esan deusku eta leitekeena dala hori izatea Europar Batasuneko herrialdeetara txertoak berandu eta modu desegokian heldu izanaren arrazoia.
Bruselak, NBEak eta Munduko Osasun Erakundeak Israeli gogor egin deutso palestinarrei txertoak emoteko eskaerea luzatuz. Horren aurrean Israel osasun apartheid-a egiten dabilela salatu dau Eneko Callek. Palestinako Agintaritza Nazionala errusiar txertoaren 10 mila dosi erosi dauzela gogoratu dau Callek baina horreek heldu barik jarraitzen dabela gaineratu be bai. Atzerapen horren zuzeneko erantzule Israel egin dau Bakea eta Duintasuna GKEko koordinatzaileak.
Eneko Callegaz Kuban sortzen hasi diran 4 txertoez eta Mendebaldeko Saharan pandemiak izandako eraginaz be berba egin dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa