Bilbo, 2014-01-08
Atetik saioari ekin deutsagu, barriro. Lehenengo mailatik beherako futbola jorratuko dogu. Bigarren mailan, Eibarren eta Alavesen bidea. Baina, batik bat, talde bizkaitarren lana aztertuko dogu. Bigarren B mailan Bilbao Athletic, Barakaldo, Sestao eta Amorebieta dagoz. Gainera, goi-goian dabilz denporaldi honetan. Hirugarren mailan, Leioa da indartsuena. Gaur, lehenengo saioan, hiru konbidadu izan ditugu. Eneko Boveda Eibarko jokalaria, Unai Bustinza Bilbao Athleticeko atzelaria eta Markel Robles Leioako erdilaria. Atetik saioa, eguaztenetan, 14:30ean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa