Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Lau Haizetara

Eneko Atxa sukaldariak jatetxe barria zabalduko dau Thailandian

Larrabetzu-Thailandia, 2013-09-18

Eneko Atxa sukaldari bizkaitarrak Thailandian jatetxe bat zabalduko dau, Phuketeko kostaldean, Asiamendi izenekoa. Eneko Atxa Zornotzako sukaldariak Larrabetzun daukan Azurmendi jatetxeaz gain, beste bat be eukiko dau hamendik gitxira, Thailandian jatetxe bat zabalduko dabelako, Phuketen, Aziamendi izenekoa, hain zuzen be. Bata Asian eta bestea Euskal Herrian egongo dira, Azurmendi eta Aziamendi, baina biak ala biak bakotxa kokatuta dagoan lurraldeko nortasuna mantenduko dabe. Eneko Atxak berak esplikau deusku zelakoa izango dan Asian zabalduko daben jatetxe barria. Atxaren esanetan 3 Michelin izar daukaz eta horrek be lagundu deutso nazinoartean zabalteko. Izar horreen harira, Bilbon Zemendian iragarriko dira sari horreek Guggenheim museoan, eta Atxa izango da afari hori koordinatuko dabena. Hauxe berak kontu honi buruz esandakoa. Honeek ez dira baina Atxak aurrean daukozan proiektu bakarrak, abenduan liburu bat be kaleratuko dabelako eta zinemaldian be laburmetrail bat aurkeztuko dabelako Lara X zuzendariagaz batera.

Eneko Atxa

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia