Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Eneko Andueza (PSE-EE): "Ezin dira gabonetan egindako akatsak errepikatu"

Euskadi, 2021-03-17

Bilboko Metroan 2022an MUGI txartela erabili ahalko da. Eneko Anduezak azaldu deusku sozialistek Euskadi osorako garraio txartel bakarra gura dabela baina egoera horretara heltzea ez dala erraza izango. 

Sagardui sailburuak atzo egoera aldaketa baten hasieran egon gaitekezala esan eta gero neurrien balizko aldaketa bati buruz galdetuta Anduezak dino zuhur jokatu behar dala eta gabonetan egindako akatsak ezin dirala errepikatu. Oposizinoa Jarularitzari kritika zorrotzegiak egiten dabilela uste dau legebiltzarkide sozialistak. 

Martian zehar Isaias Carrasco, Juan Priede eta Froilan Elespe gogoratzen dabilzala esan deusku Anduezak eta datorren urtean sozialistek ETAren desagerpenaren 10garren urteurrena ospatuko dabela gaineratu dau. Bakotxak bere egia azaleratzea eta besteena ulertzea be oso garrantzitsua dala uste dau Anduezak. 

Mikel Zabalzak jasandako torturen eta gainontzeko torturen harira Espainiako gobernuak, gitxi barru, errekonozimendu ofizial bat egin leikela uste dau PSE-EEko ordezkariak. Bizikidetzan aurrea pausoak emoteko bidea izan daitekela adierazo dau. 

Pedro Sanchezek presidenteordetzetan Nadia Calviño Yolanda Diazen aurretik jarri izanak ekonomiari mesede egiten deutsola uste dau Anduezak. Era berean Madrilgo hauteskundeetan PSOEk eta Unidas Podemosek bakotxak bere aldetik jo beharko leukiela azaldu deusku.   

Eneko Andueza

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia