Bizkaia, 2022-09-14
Gaur hasiko da Getxon, 38. Folk Jaialdia. Pandemia osteko lehenengoa izango da eta antolatzaileak gogotsu dagoz. Emakumeak eta belaunaldi barriak nagusi; Tanxugueiras, Enredadas, Ana Alcaide, Neomak eta Kataluniako Maria Arnal iMarcel Bagés arituko dira Muxikebarrin. Horrez gain, Portu Zaharrean kontzertuak izango dira egunero. Gozategi arituko da barikuan eta Buhos taldea zapatuan. Kalerik kale be, txistulariak, trikitilariak eta albokalariak ibiliko dira giroa alaitzen.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa