Elorrio, 2012-08-28
Elorrioko Ferixa Nagusietako txupina zapatuan botako dabe. Herrian aste honetan be bertako gurutzeak izan dira albiste, Iguriakoa eta Santa Anakoa barritzeari ekin deutselako. Monumentu honeek XVgarren mendekoak dira. Halan da be jaietara bueltauta guk geuk Ana Otaduigaz, Elorrioko alkateagaz egin dogu berba eta berak nobedadeak zeintzuk izango dira azaldu deusku. Zapatuan hasiko diran arren bezperarako, barikurako, aukerean azokea, pelota partiduak eta musika kontzertuak egongo dira Elorrion.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa