Bilbo, 2022-05-02
Glasgown COP 26 goi bilera egin zanetik hona sei hilabete pasau dira, larrialdi klimatikoari aurre egiteko orduntxe adostu ziran helburuak zelan dabilzan jakin guran Elisa Sainz de Murieta EHUko irakaslea eta BC3ko ikertzaile alkartua "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu.
Energia barriztagarrien alde lan egitea ezinbestekoa da, larrialdi klimatikoari aurre egiteko. Eta gai honetan politika publikoek zer esan handia dauke Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikertzailearen esanetan. Urteko lehen hiruhilekoan Repsol enpreseak irabaziak hirukoiztu egin dauz. Repsol bezelako enpresa bati transizinoaren alde egiteko esatea gatx izan daiteke, horregaitik politika publikoek zer esan handia dauka Sainz de Murietaren eritxian.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa