Bizkaia, 2017-11-29
Abenduaren 1ean eta 2an Bizkaiko 200 supermerkadu baino gehiagotan beharrizana daben familiendako elikagaiak batuko dabez. Aurtongo kanpainan Bizkaiko Elikagaien Bankuak ia milioi bat kiloko kopurua gainditu gura dau. Alkarte honek urtean zehar 140 boluntario daukaz baina astegoien honetarako sarea handitu behar izaten dabe. Alazne Lauia boluntarioagaz berbaz aritu gara. Barikuz eta zapatuz jasoko dabezan produktuak sailkatzen gero hilabete emongo dabe. Behin sailkatuta, Gurutze Gorria edo Caritaslako ehundaka alkartek Elikagaien Bankuko boluntarioek jasotakoa familiei helarazoko deutsie. Kontserbak, azukrea, arroza, makarroiak, orioa, gailetak edota esnea behar dira. Egosita saltzen diran garbantzuak, indabak edo dislistak kristalezko potoetan barik metalezkoetan erosteko eskatu dabe. Eroski eta BM supermerkaduetan produktuak emoteko aukerea ez eze bonoak erosteko erea egongo da. Elikagaien Bankuko kideek gero urte osoan zehar bono horreek erabili ahalko dabez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa