Muskiz, 2017-01-24
Petronorrek BFAri egiten deutson ekarpenak Bizkaiko Ogasunaren urtebeteko zerga bilketaren suposatzen dau. Muskizko birfindegiak lurraldearen ekonomian dauen eraginetik haratago Bilboko Portuko merkantzien mogimenduan be zeresana badauka.
Petronorreko konbertsino burua, Elias Unzueta, gure estudioetan euki dogu gaur. 2016a Petronorrentzat urte ona izan dala aitortu deusku Elias Unzuetak. Birfindegian sei hilabeteko geldialdia egiten dabilz gaur egun. Geldialdi horretarako 49 milioi euroko aurrekontua dago eta 55 enpresakaz dabilz beharrean, horreen artean %50 euskal enpresak dira. Koke plantan isuriak gitxitzeko eta beste planta batzutan hobekuntzak egiteko mantenu lanetan ez ohiko 2 mila behargin lanean dabilz. Elias Unzuetak, Petronorren geldialdia zertan datzan azaldu deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa