Bizkaia , 2020-05-29
Hondartzetan jentetzak saihesteko, Bizkaiko kostaldeko udalerriek neurriak hartu dabez: hondartza batzutan ezin izango da eguzkitan etxunduta egon, beste toki batzutan hondartzetako aparkalekuak partzialki zarratuko dabez... Neurriok, momentuz, hondartza denboraldia hasi bitartean egongo dira indarrean. Bizkaiko Foru Aldundiak bagilaren 15ean hasiko dau hondartzen denboraldia. Elena Unzueta Ingurumen ahaldunak gogora ekarri deusku hondino alarma egoeran gagozala, norbanakoaren ardurea azpimarratuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa