Bilbo, 2012-08-18
Bilboko Eleiz Museoa eta Bizkaiko Arkeologi Museoa bat eginda dagoz aurtengo udan, umeentzako jarduerak eskeintzeko. Aste bakotxean museo baten izaten dira tailerrak, bisitaldiak, jolasak, eskulanak eta abar. Goizez dira jarduera guztiak eta museo bien arteko alkarlanari esker, eskeintza zabala daukie uda osorako. Arkeologi eta Eleiz museoak hiru urte daroe udako umeen eskeintzea batera preparetan. Informazino gehiago Dorleta Olabarrik emon deusku, Arkeologi Museoaren izenean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa