Eibar, 2013-06-20
Eibarko udalerriaren mugetan dagozan 70 mugarriak zerrendatu eta hareen ganeko informazinoagaz txostena egin dabe Eibarko Klub Deportiboko hiru kidek, Julian Etxeberria, Periko Iriondo eta Angel Treviñok. Hileotan ibilaldi ugari egin ditue, mugarri bakotxaren kokapena, egoerea, izena eta ezaugarriak jasoteko. Holan, Eibarko ondarearen zati hori berrskuratu dabe, 1927ko aktetatik ez dalako ezer egin. Laster, udalerriaren mugetatik mendi ibilaldia antolatu nahi leukee. Berbarako saioan, Julian Etxeberriak egindako lana azaldu deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa