Euskal Herria, 2022-08-01
Greziako uhartean dagozan errefuxiaduek 40 gradutik gorako tenperaturea jasan behar dabe dagozan kanpalekuan. Helena Ruiz de Azuak, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeko kideak emon deusku horren barri. Berez, sasoi honetan, bero handia egiten dau Grezian. Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak hiru urte daroaz Lesbos uhartean lanean, Greziara iristen diran migratzaileei laguntzea eskaintzen. Gaur egun 1.200 personentzako jatekoa banatzen dabe egunero. Eta Helena Ruiz de Azuak esan deuskunez, gero eta zailtasun gehiago daukie horretarako.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa