Gautegiz-Arteaga, 2019-01-08
Urdaibai Bird Center-eko koordinatzaileak, Edorta Unamunok, esan deuskunez usapal arruntaren populazinoan emon dan galerea beste hegazti migratzaile batzuen artean be emoten dabil. Berbarako kurloi edo artatxorien populazinoa ia %50 jaitsi da eta askorentzat sinboloa dan enararen populazinoa %25 jaitsi da. Beherakada honeen arrazoiak zeintzuk diran azaldu deusku Unamunok. Gure kolaboratzailea dan ornitologoak ehiztariei egoera hau kontuan hartzeko eskatu deutse espezie horreen bila joan ez daitezan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa