Mungia, 2022-07-22
Eba Gaminde Deustuko Unibersidedeko zuzenbide irakaslea, euskerea maite dauen zuzenbide arloko profesionala eta Mungiako bake epailea izan dogu goizean Bizkaia Irratian. Gradua, kasu honetan zuzenbidekoa, euskeraz ikasteak aukerak mugatu beharrean gehitu egiten dauela esan deusku, plus bat dala. Testu juridikoak itzultzen urteak egin dauz Gamindek, taldean. Hala ere, oraindik lan handia dago egiteko.
Bake epaile batek daukazan lanez, familia-liburuaren etorkizunaz eta Mungian ezkontzen kopuruak izan dauen hazkundeaz luze eta zabal berba egin dogu Eba Gamindegaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa