Euskal Herria, 2018-04-09
Aukera horri buruz David Plak, ETAko kidea danak Sud Ouest egunkariari aitortu deutso barruko eztabaidearen ondorioak laster egingo dabezala publiko. Foro Sozialeko ordezkaria dan Agus Hernan baikor agertu da gure mikrofonoen aurrean gaur goizean. ETAren armabakotzetik urtebete pasau danean Foro Sozialak uste dau DDR kontzeptuan, hau da, desarmean, desmobilizazinoan eta bergizarteratzean sakondu behar dala. Frantzian izandako presoen hurbilketak ondo balorauta Espainiako gobernuaren pauso txiki batzuk nabaritu dauz Agus Hernanek. Halan da be Parisek hartutako erabagien mailara heltzeko Madrili asko geratzen jakola esan deusku. Bestalde presoei egindako ondo etorriei beste buelta bat emon behar jakela uste dau Foro Sozialak. Agus Hernanek alde bien arteko adostasun baten beharraz berba egin deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa