Euskal Herria, 2012-09-02
Hauteskundeek greba orokorrari mesede egingo deutsela uste dau ESK sindikatuak. Irailaren 26ko greba orokorrerako atxikimenduak egiteko epea zabalik dago. Greba deialdia ELAk, LABek, ESK-k, STEE-EILASek, EHNEk, HIRUk, CGTek eta CNTek egin dabe. Felix Irizarrek ESK-ko kideak uste dau grebea hauteskundeak ospatu orduko izatea aproposa dala. Zemendirako lehendakari eta jaurlaritza barria aukeratuta egongo ei da. Sindikatuek irailaren 26ko grebaren bitartez egongo diran agintari barriei mezu argia helarazo gura deutsie.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa