EAE, 2014-09-02
Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren zereginak egokitu egin behar dirala uste dau ESAN sindikatuak. Gilen Usandizaga ESAN sindikatuko kidea Bizkaia Irratian izan da. Besteak beste, poliziaren eta guardia zibilaren zereginak egokitu behar dirala nabarmendu dau. Ertzaintza barruan, giro nahastau samarra dagoela onartu dau Usandizagak. Dana dala, gogoz dago hauteskunde sindikaletarako. Urriaren 30ean izango dira. Euskera arloan, aldarrikapenek aurrera egiten daben zaintzen segiduko dau ESAN sindikatuak. Azken lan eskaintzan, hautagaien erdiei lehen hizkuntza eskakizuna eskatu deutsie.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa