Euskadi, 2020-05-26
CCOO, UGT eta Confebaskek ERTE-en konplementu modura funtzionauko leuken soldaten osagarri bat sortzea berbatu dabe. ERTE-en osagarri ekonomikoak izan ahalko diran laguntza barriak aztertuko dabez bihar EJak deitutako mahai sozioekonomikoan. Euskadiko CCOOeko ekintza sindikalerako idazkariak Garbiñe Espejok konplementu honen helburua zein dan azaldu deusku. Proposamena mahai horretara eroango dabe. Gai sozioekonomikoak aztertzeko mahai horregaz kritiko azaldu da CCOO sindikatua baina era berean mahaian egotea preminazkoa dala uste dau. Langile bakotxaren soldatearen arabera osagarri horreek diru kopuru desbardina eukiko leukie. Eusko Jaurlaritzak ERTE-en osagarri ekonomiko izango litzatekezan laguntza barrien proposamena onartzea itxaroten dau CCOOek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa