EAE, 2018-11-12
Hipoteken zergea hemendik aurrera banketxeek ordainduko dabe, Espainiako gobernuak aurreko astean onartutako lege dekretuaren ondorioz.
Gorenak urrian esan eban banketxeek ordaindu behar ebela, baina aurreko astean erabagiz aldatu eta zerga hori bezeroek ordaindu beharko dabela ebatzi eban. Ebazpen horri aurre egin, eta Pedro Sanchezen gobernuak lege dekretua onartu dau zerga hori bankuei ordainarazoteko. Aurreko barikuan Kontsumitzaileen Elkartera jo gendun. Jose Luis Segura elkarteko komunikazino arduradunak gogor kritikau dau Gorenak egindakoa. Espainiako Gobernutik emondako erantzuna barriz, ondo ikusten dau kontsumitzaileen alkarteak. Zerga hori, autonomia erkidegoen arabera ezbardina izaten dala be esan deusku Segurak. Euskal Autonomia Erkidegoan esatebaterako lehenengo etxebizitzagaitik ez da zerga hori ordaintzen. Bigarrenagaitik bai.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa