EAE, 2017-05-10
Hilabete bat barru EJak 1.500 gazte ingururentzat ordaindutako hiru hilabeteko bekak aurkeztuko dauz. Ander Añibarrok 27 urte daukaz eta orain dala gitxi EJko Gazteria Zuzendari barri izentau dabe. EJak hezkuntza mundutik urteten dabilzan eta lan mundura sartzear dagozan gazteei ordadindutako hiru hilabeteko bekak eskainiko deutsez. Beka programa honen aurkezpena bagilean egingo ei da eta gure mikrofonoetan Ander Añibarrok honakoa aurreratu deusku. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak esan barri dauenez 18 eta 34 urte bitarteko langile gazteek euren soldataren %64 alokairua ordaintzeko erabilten dabe Europak %30a aholkatzen dauenean. Udal batzuek gazteei dirulaguntzak emoten deutsiez, baina ez guztiek. Ander Añibarrok, EJko Gazteria zuzendariak esparru honetan lana egiteko dagoala aitortu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa