Euskal Herria, 2019-01-09
Euskal Herriko Hazien Sareak azken hamarkadetan galdutako hazi batzuren bariedadeak berreskuratzea lortu dau. Munduan eta baita Euskal Herrian be hainbat bariedade galdu dira azken urteetan, ehuneko 75 inguru. Eta horreek berreskuratzeko lanean dabilz Euskal Herriko Hazien Sareko kideak. "Gure hazien defentsan" leloa aukeratu dabe egiten daben lanerako. Barazki, zereal eta fruta arbolak be berreskuratzen dabilz. Gurean gehien galdu diranei buruz itaunduta, zerealak izan dirala erantzun deusku Diego Mendozak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa