Euskal Herria, 2012-09-07
Ikasturte hasieran murrizketek ume zein gurasoei eragingo deutsiezan oztopoak salatu ditu EHIGEk, Euskal Herriko Gurasoen Alkarteak. BEZaren igoereagaz batera familia bakotxak eskola materiala erosteko eukan aurrekontua handitzeagaz batera hezkuntza zentroetako beste zerbitzu askotan gurasoek ohikoa baino gehiago ordaindu beharko dabe. Bestalde Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailetik hartutako neurriakaz irakasleek umeei arreta gitxiago eskainiko deutsiela salatu dabe EHIGEtik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa