Euskal Herria, 2018-11-05
1998ko garagarrilaren 15ean gertatu zana gogoratu dogu Bizkaia Irratian Itziar Arteagagaz, Egin Irratiko kazetaria zanagaz. 18 lagun auzipetu ebezan eta hamaika espetxean sartu ebezan ETAko kideak zirala leporatuta. Akusazinoak guzurtatu ziran urte batzutara, baina betirako isildu ebezan egunkaria eta irratia. Lotsagarritzat jo dau orduko erabagia Arteagak. Elkartasun handia jaso ebela esan deusku Egin Irratian lan egin eban Itziar Artegak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa