Euskal Herria, 2013-12-26
Rajoyren gobernuak emakumeei abortetako aukera guztiak ia ia desagarrarazo deutsez. PPk gehiengo osoa euki arren EAJtik eta Amaiurretik alderdi danak kontra daukazala gogorarazo deutse Gallardon ministroari. Geure sintonian euki doguz EAJtik Nekane Alonso Euskadi Buru Batzarreko kidea eta Onintza Enbeita Amaiurreko diputadea. Alderdi Popularrean bertan legearen erreformeagaz bat ez datozanak dagozala entzun deutsagu Nekane Alonso jeltzaleari. Gaur bertan PPko Borja Semperrek esan dau estadu batek ezin dauela personen bizitzetan modu horretan eskurik hartu. Amaiurreko Onintza Enbeitaren eretxiz legearen erreformak emakumeei zuzenean egiten jaken eraso.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa