Bilbo, 2020-09-30
Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkide jeltzalea euki dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaoian eta Bruselak proposatu dauen errefuxiaduei begirako plan barriaz berba egin dogu beragaz. Bestalde Europatik helduko dan diru funtsei buruz Izaskun Bilbaok esan dau Europar Batzordeak argi daukala erkidegoek, Aldundiek eta EJak berak zehaztu behar dabezala proiektuak. Dirulaguntzei etekin ona atarateko hori holan izan behar dala badaki batzordeak. Quim Torraren kargubakotzeaz, Europar Batasunak daukazan erronkez eta Covid19ari aurre egiteko Europar Batasunak bereganatu nahiko leukezan osasun eskumenez be berbaz jardun dogu Bermeoko politikariagaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa