EAE, 2015-11-24
"Basquegur"-ek, egur ekoizleen euskal plataformak, Euskadiko egurraren lehen astea eratu dau. Jardunaldiak gaurtik barikura bitartean zenbait herritan egingo dabez. Euskadin azken 30 urteetan azalera forestalak %25 egin dau gora. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 106 zuhaitz daukaguz pertsona bakotxeko. Ekonomikoki esan geinke 20 mila baso jaube dagozala EAEn. Sektorean lan egiten, 120 enpresa hain zuzen be. Honeek guztiek 5.500 lanpostu sortzen dabez. Jardunaldietan teknika barriei buruz egingo dabe berba: basoak ustiatzeko dronen erabilereari buruz, zuhaitzak hazteko ezarritako bioteknologiari buruz edota moduluakaz eraikinak zaharbarritzeko “Bertium” proiektuari buruz. Reyes Urbizu, “Basquegur”–eko zuzendaria.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa