EAE, 2012-07-05
Estaduko SOS Arrazakeria alkarteak txostena aurkeztu dau. Atzerritartasun legea salatu eta etorkinek jasaten dabezan kalterik nagusienak islamofobia, identifikazino arrazistak eta poilizen gehiegikeriak dirala nabarmendu dabe. Eraso honeen salaketak kudeatzeko fiskaltza berezi bat sortzea eskatu dau SOS Arrazakeriak. Arartekoa horren aldekoa be badala gogoratu deuskue. Bilboko udalak Basurtuko biztanle batzuk egindako manifestazinoen ostean etxebizitzatako eraikinetan gurtzeko tenplurik ezingo dala eregi esan dau. Honen harira entzun Sos Arrazakeriaren balorazinoa. Bestalde Eusko Jaurlaritzak paperik bakoei be osasun txartela bermatuko eutsiela esan arren Lakuatik abiatutako dekretu barriak ez ei ditu pertsona honeen eskubideak asebetetzen.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa